Netbeans ubuntu 18.04an. Hain erraza, ez dakit ibiliko den. Kontatuko
Javan hastea erabaki dut. Poliki, beti bezala. Hizkuntza asmatu zuenetako baten liburua (Bruce Eckel-ena) oso polita da, baina ez oso praktikoa, nik uste. Horregatik, beste liburu bat erosi nuen: "Mastering Java". Ez oso garestia eta kritika onak dituena. Alabaina, hasiera-hasieratik arazoak sortu dizkit. Java garapenerako ingurunea Ubuntun nola instalatu ez du esaten. Beraz, Interneten ibiltzea egokitu zait eta aurkikuntza onena hau izan da: https://linuxize.com/post/how-to-install-netbeans-on-ubuntu-18-04/ . Aurretik java --version terminalean idatziz gero, instalatuta duzun java bertsioa agertzen zaizu. Beharrezkoa da, garapenerako ingurunea erabiltzeko (Netbeans). Ubuntu-rekin, defektuz java OpenJDK bertsio bat zetorren. Aipatu dudan orrialdearen aholkuei jarraituz, Netbeans (Java erabiltzen ibiltzeko) ingurune egokia instalatu zait, nire java bertsioarekin ados zetorrena. Egia esan, oraindik ez naiz hasi erabiltzen. Baina itxura ona du.